cabeceraidiomaidioma
urtain1entradas2
urtain2
JOSÉ MANUEL IBAR "URTAIN" ETA EDUARDO URZELAI
BERRIZEN

Jose Manuel Ibar “Urtain” boxealari lez debutatu orduko, 1968ko garagarrilaren 24an, lagun andiak ziran bera eta Eduardo Urzelai, izan be, alkarregaz egonak ziran idi proba eta euskal jai askotan; adibidez, Eduardok antolatutako “Elorrioko Euskal Folklorearen Asteetan”.

Urtain goren gorenean egoanean eta Euzkadiko lagunik ospetsuena zanean, Eduardok bere laguntza euki eban idi probak antolatzeko eta, orreri esker, diru geiago lortu zan Durangaldeako Adimen Urrituen Alkartearen alde.

Idi probetara azaldu ezeze, Urtainek muxutruk laga eban bere izena “Urtain Sari Nagusia” idi proba txapelketa jokatuteko.

Alango baten, Urtainek bere inguruan jendetza ikaragarria biltzen eban sasoi arean, Eduardok, jendetza egoala aprobetxatuz, itaundu eutson:

“Jose Manuel, pisu astunen Europako Txapelketa irabazten badozu etorriko zara Berrizera boxeo leia amerikarra egiten, Adimen Urrituen Alkartearen alde dirua biltzeko?"

Eta Urtainek erantzun, “Jakina, etorriko ez naz ba. Baina..., ez badot irabazten, deituko dostazue etorri naiten?"



Jose Manuelek birritan lortu eban pisu astunen Europako Txapelketa, eta, emondako itza betez, bi biderrez aritu zan boxeo-leia amerikarrean, Berrizen.

1. /1970eko apirilaren 3a: Europako Txapelketa irabazi eban Madrilen, Peter Weiland-en aurka.

1970eko apirilaren 19a: Olakuetako pilotalekua, bere anai Eusebioren aurkako boxeo-leia

2. / 1971eko abenduaren 17a: Pisu astunen Europako Koroa berreskuratu eban Madrilen, Jack Bodell-en aurka.

Berrizko probalekua, Mariano Echevarriaren aurkako boxeo-leia.



Biak ikuskizun gogoangarriak izan ziran Berrizen eta Urtainek, beste bein, bere biotz ona eta eskuzabaltasuna erakutsi ebazan.

Urtain Weiland-en aurka burrukatu zan artan, Eduardo joan zan ikuskizunera, Concepción bere andreagaz, eta antxe, Madrilen, Santiago Mendizábal “Illarraga” eta bere andre Juligaz alkartu eta batera bazkaldu eben.

Urtain eta Jack Bodell-en arteko leian be egon ziran