cabeceraidiomaidioma
eduardomartinMunitibarurtainperurena
Eduardo zanaren oroigarri lez, asteko, irakurri dagigun, berbaz berba, Martin Olazar Uribe abadeak bere biografian idatzitako pasarte auxe:

“Erri guztietan sortzen dira une latzetan jaiki eta txarto pasetan dabilzenei laguntza emoten jakiten dabenak. Orrexetakoa zan Eduardo. 1936ko guda ezkeroztik, gure erria une gogor orreetako batean egoan, saminduta; dana zan jazarpen, dana zan debeku, dana zan zanpaketa. Zorionez, baina, une gogor orreexetan erriari poza eta animoak emoten jakin eban gizon bat sortu zan Berrizen: Eduardo Urzelai. Bakarrik edo taldean, galdutako jai-giroa eta alaitasuna barriro be errira ekarten jakin eban: erri-kirolak eta euskal folklorea suspertuten jakin eban, euskal kulturea, erriko gizarte--aurrerakuntzetan aitzindari izan zan, erriko beartsuei laguntasuna emon eutsen... eta beti be, aldarte onean. Eta ori guztiori, era askotara egin eban, batzuk benetan bitxiak.”


Aurrera egin baino leen, esan dagigun Eduardok antolatutako ospakizunetako dirua beti erabili zala gizarte-eginkizunetarako: Ongintza Batzarako, Adimen Urrituei laguntzeko, etab. Goazen aurrera, bada. Ikusi dagigun, orain, José Luis Munitibar “Muñoyerro”k, erri-kiroletako kazetari ospetsuenetan ospetsuenetakoak, Eduardori buruz idatzitako artikuluetako batean esandakoa:

“Durangaldeko Merindadean, Berriz erriko San Antonio Olakuetako auzunean, aspaldidanik egiten zirean idi-demak, baina baserritar-kutsukoak zirean, sari bakoak eta lur gaineko probalekuan egindakoak. Gerotxuago, beste probaleku bat egin zan, irekia, baina ez zan lar ona idi-probetarako. Garai arexetan, ostera, Olakueta auzuneko mutiko bat asi zan San Antonioko probak antolatzen, Eduardo Urzelairi buruz nabil,  orduantxe 15 urteko mutikoa (1924ko zezeilaren 20an jaiotakoa). Berezko doaiak ebazan  probak antolatzeko, baita baserritarrekaz artuemonetan aritzeko, izan be, plazagizona genuen Eduardo”.
Orreri esker, urterik urte, Berrizko probalekuaren kategoria eta sona anditzea lortu eban”. Eduardo Urzelaik, Berrizko semeak, ez eban atsedenik artu, ez orixe, eta sariak eta baldintzak obetuz joan zan urterik urte. Ala, 1957an, akuilari bi bakarrik ipini ebazan. 1959an, berriz, 42.250 pezeta emon zirean saritan; 8.000 pezeta leen sailkatuarentzat. Idi-bikotearen oinarria 1.050 kilotan jarri zan. 1965ean, historian leenengo aldiz, sei zifratako saria emon zan, au da, 100.000 pezeta.
Urteak dira Berrizko idi-demak Urzelaik antolatzen dauazala erriko gazte-talde baten laguntzagaz eta udaletxekoen laguntzagaz. Lortzen dabezan irabaziak erriaren onurarako erabiltzen dabez."


Orain arte esandakoaz aparte, bada Eduardo Urzelaik idi-demetara ekarritako beste asmakuntza bat: kinielak, idi-demen pizgarria. Eduardo Urzelairen azkenengo asmakuntza ligarena da, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako probetan lortutako puntuak pilatuz osatzen dana. ”Ara, aintzina gure baserritarrentzat oitura bat zoilik zana, gaur egun gu guztion gozagarri bilakatu da, turismoa ekartzen dau, karidadea bultzatzen dau, eta Berrizen izen ona eta Durangaldeako Merindadearena erri-kirolen leenengo tokian ipini dau :

“Bestalde, José Luis Bengoa Zubizarretak, 1981eko garagarrila-agorrilan argitaratutako “Euskal Jokoak”  monografikoan (ezinbestean irakurri bearrekoa), probaleku-zerrenda deritxon atalean, auxe diño: “Atal onegaz amaituteko Berrizen egon diran iru probalekuak aitatu behar dodaz: Olakueta auzunean, San Antonio ospakizunean (urtarrileko jaia) lurgaineko probak egiten ziran. Gerotxuago, probaleku estalia egin zan (“obra-zuzendari Francisco Iturriagagoitia ospetsua izan zan, “Patxi Lebario”). Kirol-orrialde mordoa idatzi dira probaleku orretan. Probaleku “zaarrean” (adokinagaz, gaurkoaren antzera) “San Antonio I. saria” egin zan 1956an. Antolakuntza-lanetan zale amorratu bat ibili zan, idi-dematan iraultzaile gaur egun ezagutzen doguzan idi-demak egin arte (berori izan zan kinielak idi-dematan sartzen leena eta probalariei pizgarriak emoten benetako sari potoloak eskainiz), alegia, Eduardo Urzelai. Euskal kirola zorretan dago beragaz. Saria Vicente Basañez erandiotarrak irabazi eban, 57 untzagaz, bere ostean José Iturriaga eta Antzua sailkatu ziran

Laburbilduz :

. 1954an “Euskal Joten Bizkaiko I. Dantza Txapelketea“ antolatu eban
.
1955ean “Idi-demen  I. San Antonio saria” antolatu eban
.
1955ean “Erriko Ortuarien I. Txapelketea” antolatu eban.
Urtero, ospakizun orreexek eta beste batzuk antolatu ebazan bai Berrizen (Olakuetan eta Elizondon) bai inguruko beste errietan be. 
.
1969an “Erregulartasunaren ALFA Saria“ asmatu eban
. 1974an itxi eutson eginkizun orreek egiteari (1974/05/12).
Erritarrek omenaldi beroa emon eutsen. 
.
Alandaze, bere ostean etorri zirenekaz lanean jarraitu eban, eta ALFA Sari Nagusiaren ardura  hartu eban bere gain. 
. 1985ean, ALFAk proba onen babesle izateari itzi eutson eta, orduan, Eduardo Bizkaiko Aurrezki Kutxagaz asi zan artuemonean. Orren ondorioz, aurrerantzean “Bizkaiko Aurrezki Kutxa Erregulartasunaren Sari Nagusia” deitu zan proba. Gero, “Erregulartasunaren BBK Sari Nagusia” deitzen asi zan, gaur arte, 2006. urtea arte.
. 1986an omenaldi beroa eskaini eutsen Abadiñon.
. “Durangaldeko Merindadeko Sari Nagusia” sortu eban (1990. urtea)
.2001ean azken omenaldia jaso eban (2001/07/21), Berrizko Gaztedi taldeko gazteek emondakoa. Perurena aita-semeak aritu ziran Olakuetako plazan, eta ondorengo bazkari errikoia Toki-Ona jatetxean egin zan.

Aitatutakoez ezeze beste ideia asko euki ebazan Eduardok.

Aitatu egingo doguz orreetako batzuk :

. Mery elefantea Antzuaren idien aurka(1963)
. Urtain Sari Nagusia – Idi-demak -
. Idi-demak Elorrion.
. Idi-demak Markinan.
. Idi-demak Arretxinan.
. Idi-demak Zaldibarren.
. Idi-demak Abadiñon.
. Dantzari-eguna edo euskal jaiak Berrizen.
. Euskal folklorearen asteak Elorrion.
. Danborrada Berrizen Eibarko musika-bandagaz “Alperrak” alkartekoekaz.
. Olakuetako pilotaleku estaliaren estraineko partidak.
. Esku-pilota eta zesta-punta partidak Ezkurdi Jai-alain.
. J. Manuel Urtainen eta Eusebio Urtainen arteko boxeo-konbatea.
. J. Manuel Urtainen eta Etxebarriaren arteko boxeo-konbatea.
. Ainbat erronka eta erakustaldi
. Ingalaterrako futbol selekzioaren bisita Berrizera,
Bobby Moore buru ebela.
. Santa Isabel Sari Nagusia, afizionatuentzako txirrindulari-proba 1973ko Bizkaiko Ziklo-Kross Txapelketea, Durangoko Txirrindulari Alkarteak antolatua.

Orregaz aparte ekintza asko egin ebazan erriaren alde, besteak beste :

. Nicolas Learreta eta bere andrea Josefina Markinagaz artuemonetan asi zan euren lurzati batzuk doaintzan emon egiezan erriko eskolak egiteko. Gerotxuago, lurzati orreetan, futbol-zelaia eta belodromoa be egin ziran.
. Udalagaz alkarlanean, eskolak egiteko dirua biltzeaz arduratu zan dirulaguntzak emoteko prest egozan gurasoengana joanez.
. Learreta Markina eskolakoek “Honoris Causa” bazkide izendatu eben.
. Erriko Ongintza Batzako lendakari eta fundatzaileetako bat izan zan.
. Durangaldeko Adimen Urrituen Alkarteko lendakari eta fundatzaileetako bat izan zan.
. Anbulatorioa ekarri eban Berrizera.
. Jubilatu-etxearen sustatzaile izan zan. Berak ipini eutson izena: “Gure Izerdia”.
. Durangaldeko Merindadeko kide izan zan eta Durangalderako anbulantzia-zerbitzua lortu eban.
. Berriz Kirol Taldea sortzeko lan eskerga egin eban. Berori izan zan taldearen leen lendakari.
. Marino Lejarretagaz berba egin ostean, beragaz joan zan Ortuellako kanposanturaino, gas-eztandaren ondorioz ildako Ortuellako umeen omenez “Semana Catalanan” irabazitako lora-sortai eskaintzeko..
. Berrizko udaletxeko zinegotzi izan zan.
. Durangaldeko batzarkide izan zan “Gernikako Batzar Nagusietan”.


Bitxikeria batzuk :

Pilotazale amorratua zan. Ikusle ezeze, Clemente Perez Arroyo “Panaderito de Oyón” ospetsuaren botillero be izan zan.
Eiztaria zan be bai. Eiza-gune bateko kide izan zan Lences de Bureba errian, eta 12 urtetan lendakari.
Beste garai batean, usoa eizatzeko postu bateko kide izan zan Herrera mendatean, baita beste eiza-gune bateko kide
Sanmaniego errian.
Azken aldian, Roman Lejarretagaz ibiltzen zan eizan Arriola aldean.
Ekintza orreek danak bere eguneroko betebearretatik aparte eginten ebazan, izan be, ogibidez, dekoletaje-tailer bateko ugazaba eta zuzendari zan.

Bere bai izan zan...

Makina-erremintaren salmentarako biltegi baten bazkide sortzailea Gasteizen: “Vascongada Industrial”.
Egaluzea arrantzatzeko itasontzi baten bazkidea, Lekeition egin eta Lekeition uretaratua: “Playa de Txatxarramendi”.
Berrizeko zinemaren jabe bere koñatu Gregorio Amezuagaz batera. Oiko programazioa ezeze batzarrak eta musika-ospakizunak be egin ziran bertan.
Beti euki eban bere andrea, Concepción Gastelurrutia Berriztarra, ondoan, euste puntu bezela, (etxekoentzat Kontxa edo Kontxita). Gazte-gaztetan ezkondu ziran eta 56 urteurren ospatu ebezan alkarregaz.
Bi seme-alaba izan zituen: Rodolfo (andrea, Mari Cruz Ruiz de Apodaca) eta Ana Isabel (gizona, Jose Ignacio Arrieta).
Eduardok bost loba euki ebezan: Maria, Eduardo, Cristina, Eneko eta Laura.
Ez dogu amaitu gura Eduardoren gurasoen aipamenik egin barik, Pantaleón Urzelai eta Emilia Astegia. Sei seme-alaba euki ebezan: Felisa, Jovita, Eduardo, Maria Luisa, Fernando eta Milagros.
Esan dagigun baita Emilia oso sinistuna zala, eta Eduardo bere bai, bere amaren antzera.
Eduardok dokumentu asko gorde zituen: egunkari-zatiak, argazkiak, gutunak, jai-egitarauak etab. Dokumentu orreek danak Berrizko istoriaren zati bat dira. Orrexegatik gure gogoa ona ekarteko eta betirako gu guztion oroimenean gordetzeko.
Goian bego.


JASOTAKO DOLUMINAK:

EDUARDO URZELAI ASTEGIA 2015eko otsailaren 5ean hil zen.

Emazteak, seme-alabek eta senideek doluminak agertu zizkioten Eduardoren heriotzagatik. Min-une horietan elkartasun-adierazpen orok hobeto jasaten laguntzen duela esateak, ahal bada.

Jasotako dolumin, meza, sinadura, txartel, telegrama, telefono eta ahozko dei guztiek balio emozional eta hurbiltasun bera dute familiarentzat, eta bihotz-bihotzez eskertzen dira. Hona hemen horietako batzuk, bidaltzaileek Eduardorekin izan zuten adiskidetasun eta lankidetza estuagatik.

Doluminak jasotzeko estekak: