cabeceraidiomaidioma
jotak
Atal honetan Eduardo Urzelaik urte askoan antolatu zuen jai herrikoi bati egiten diogu erreferentzia. Bizkaiko Euskal Jota Txapelketa.

Lehen txapelketa 1954an egin zen, eta urte asko iraun zuen. Bizkaiko Txapelketa horiez gain, hainbat kategoriatan egin ziren dantza lehiaketak (haurrak, beteranoak).

Jota horiek Alejandro Aldecoa maisu paregabearen txistu eta danbolinaren doinuan dantzatzen ziren beti, handia txistulari gisa, goi mailakoa pertsona gisa, guztia xalotasun eta apaltasun itzelez apainduz.

Jasota utzi nahi dugu Aldecoa maisuak dantza egiten zuten lehiakideei bizkarra emanez interpretatzen zituela bere partitura guztiak, haietako inori mesede ez egiteko. Xehetasun horiek ez ditugu berriz ikusi, ez zuzenean, ez telebista-emanaldien bidez.