cabeceraidiomaidioma
alfa
Alfa Erregulartasun Sari Nagusia.

1969 urtean, idi-proben Alfa Erregulartasun Sari Nagusia sortu zen, eta bertan lortutako sailkapenen arabera herrietan ematen ziren puntuak batu ziren.

Parte hartzen zuten herri guztietan denboraldiko probak egin ondoren puntu gehien lortzen zituzten bospasei probalariek final bat jokatzen zuten euren artean ALFA garaikurra irabazteko.

Final hori txandaka egiten zen Berrizen, Abadianon edo Elorrion. 1985ean Alfak proba honen babesletza utzi zuen eta Eduardok Bizkaiko Aurrezki Kutxak babestea lortu zuen, beranduago BBK Erregulartasun Sari Nagusia deitzera pasa zelarik. Etorkizun ez urrun batean, bi gai horietan sakontzea espero dugu, sailkapen, argazki eta iruzkin zabalagoak aurkeztuz.

Oraingoz, bi gai horien lagin txiki bat dakargu hona. Final honetan, urte batzuetan, irabazleari kopa berezi bat ematen zitzaion, Eduardo Urcelay Trofeoa deitua. Argi dago urte batzuetan Eduardo Urcelay Trofeoaren irabazlea Alfa Sariaren irabazle absolutuarekin bat zetorrela eta beste batzuetan ez.

premios alfa