cabeceraidiomaidioma
1eusk
def1def2def3def4def5def6
Idi-proba (Idi-dema)

Erri-kiroletan errikoiena. Oraindino egiten dira, baina ez leen beste. Aintzina, baserritarren arteko erronkak izaten ziran idi-probak, idi-pare baten jabea beste idi-pare baten jabearen aurka. Izan be, baserritarra beti egon da arro abelburu onak eukitzeaz, alegia, auzokoak baino idi-pare hobea eukitzeaz, bai itxura aldetik bai indar aldetik. Oortik jatorke, ain zuzen be, erronkarako eta posturarako sena. Gaur egun, ostera, leiaketeak izaten dira nagusi, erriko jaietan egiten diran leiaketeak.
Leiaketa orreetan idi-pare batek baino geiagok artzen dau parte (batzutan 35ek be bai).


Idiak

Oin dala gitxi arte, soloko bear gogorrak egiteko beien indarra erabilten zan. Oso apurretan erabilten ziran zaldiak, mandoak edo astoak orrek bearrok egiteko. Zezenak urtea egin aurretik zikiratu egiten dira. Euskal baserritarrek, geienetan, zikiratuta erosten dabez, ugalketarako ezinduta.
Idi-probetan erabiltzen dan idia 500-600 kilo inguru eukiko dauz.






Arria

Idi-probetan erabiltzen dan arria laukizuzena da, aurreko aldetik apur bat estuagoa. Ortxe, aurreko alde orretan, zulo bat egiten jako kate bati lotzeko.
Arriaren pisua 1.500 eta 5.250 kilo bitartean egon lei. Leiaketetan arri txikiak erbiltzen dira (2.000 kilo), eta andiak erronketarako gordetzen dira.







Probalekua

Esan dogun lez, gaur egun ez dira idi-pare bi izaten leian aritzen diranak. Gaur egun, ortik gora dira saria irabazi gurean leian dabilzen idi-pareak, batzutan, 35 be bai. Olangoetan, zaleek ondo ikusteko lekuak prestatu bear dira: “probalekua”. Probalekuko zorua errekarrizkoa edo adokinezkoa izan lei. Arria probalekuko mutur batetik bestera eroan bear da, arrastaka.
Probalekuko mutur batetik bestera dagoen aldeari “plaza” edo “untza” esaten jako. Plazen edo untzen neurria errien araberakoa izaten da, 22 eta 28 metro bitartekoa.



Akullariak

Idiei akullatzeko akullariak dagoz. Zenbat akullari egongo diran txapelketaren arauek esango dabe, edo bestela, postura bakoitzean adostutakoa.









Proba (Dema)

Probaren baldintza nagusiak zeaztu ostean, hau da, leiatzeko urrenkerea, idiek gainean eroan bearreko zama (idien pisuaren araberakoa), zenbat akullari egongo diran etab., proba, aurrez adostutako denbora jakin batean (30 minutu, gehienetan) aalik eta plaza edo untza gehien egitean datza.